ASCOBI TOPAKETAK – BELAUNALDI BARRIA PROIEKTUA «Bizkaiko eraikuntza-sektorean belaunaldi-erreleboa bermatuz»

12 Nov, 2026

BELAUNALDI BARRIA PROIEKTUA

BIZKAIKO ERAIKUNTZA-SEKTOREAN BELAUNALDI-ERRELEBOA BERMATUZ

Data: 2026ko azaroaren 19a

Ordua: 9:00 etan

Lekua: Zoom bidez.

2025eko Bitarteko Eragileen Programaren esparruan, Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustatzeko Sailak dirulaguntza bat eman zion ASCOBIri, Bizkaiko eraikuntza-sektoreko enpresaburuak enpresa-ondorengotzako edo enpresa-eskualdaketako prozesuen plangintzan inplikatzeko helburuarekin, lurraldearekiko errotzea lehenetsiz, enpresen bideragarritasuna bermatuz eta belaunaldi-erreleboa sustatuz.

Proiektu hau, Belaunaldi Barria izenekoa, BUILD:INN Euskadiko Eraikuntzaren Klusterrarekin egindako aliantza estrategikoaren bidez garatu da, eta SAYMA enpresa-aholkularitzaren arloan esperientzia zabala duen zerbitzu profesionalen enpresaren ezagutza espezializatua izan du.

Proiektuaren helburu espezifikoak honako hauek izan dira: enpresaburuak sentsibilizatzea, egungo egoeraren diagnostikoa egitea, belaunaldi-erreleborako estrategiak sustatzea, sektorean belaunaldi berrien parte-hartzea bultzatzea eta belaunaldi-erreleborako lankidetza publiko-pribatua indartzea.

Topaketa honetan, proiektuaren ondorio eta ikaskuntza nagusiak partekatuko ditugu, eta enpresa baten benetako esperientzia ezagutzeko aukera izango dugu.

Era berean, arlo horretan datozen hilabeteetan garatuko dugun bigarren proiektua aurkeztuko dugu. Oraindik ere proiektu horretan parte hartzeko aukera dagoenez, interesa izan dezaketen enpresak topaketa honetan parte hartzera animatzen ditugu.

Proiektu honetan parte hartzeak ez die inolako kostu ekonomikorik eragingo enpresei.

Jardunaldi hau Eraikuntzaren Lan Fundazioaren (FLC) Enplegua Eraikitzen 2026 programaren barruan kokatzen da.

Jardunaldia telematikoki egingo da, Zoom aplikazioaren bidez.

Egitaraua

9:00: Topaketaren aurkezpena. Iñaki Urresti, ASCOBIko idazkari nagusia.

  • Enplegua Eraikitzen programaren aurkezpena.
  • Sektorearen testuingurua. Enpresa-erreleboak eraikuntza-sektorean dituen ondorioak.

9:10: Belaunaldi Barria: enpresei belaunaldi-erreleboan laguntzen. Maialen Oregi, BUILD:INNeko merkatu-zuzendaria (Euskadiko Eraikuntzaren Klusterra).

9:20: Prest al gaude belaunaldi-erreleborako? Gakoak eta ikasitakoak. SAYMA.

10:00: Lehen belaunalditik bigarrenera: Grupo Repairren esperientzia. Leire Hontoria, Grupo Repairreko ekoizpen-zuzendaria.

10:15: Belaunaldi Barria II: hurrengo urratsa zure enpresarena izan daiteke. Maialen Oregi, BUILD:INNeko merkatu-zuzendaria.

10:45: Solasaldia eta bertaratuen galderei erantzutea.

11:00: Topaketaren amaiera.

Pin It on Pinterest

Share This