Kontratazio publikoa

Guztion onurarako

Bazkide diren enpresei aholku ematen diegu lizitazio publikoen gainean eta enpresa sailkapenen kudeaketari buruz.

Kontratazio publikoari buruzko berriak

Getxo modifica el pliego de condiciones de la obra del aparcamiento subterráneo en el parque Manuel Gainza.

Tras la presentación por Ascobi de un escrito de alegaciones. El Ayuntamiento de Getxo dio inicio el 24 de julio de 2018 a la licitación de la contratación conjunta de la redacción de proyecto y ejecución de obra del aparcamiento subterráneo en el parque...

Gorliz modifica el pliego de condiciones de la obra del pabellón deportivo de Urezarantza.

Tras la presentación por Ascobi de un escrito de alegaciones.   El Ayuntamiento de Gorliz aprobó el 7 de junio el pliego de cláusulas administrativas de la obra de construcción de pabellón deportivo en Urezarantza. Con fecha de 28 de junio se publicó...

Bakio paraliza licitación de obra en CEIP Urkitza

Tras la presentación por Ascobi de un escrito de alegaciones. El Ayuntamiento de Bakio aprobó el 31 de mayo el proyecto de ejecución de obras de mejora de accesibilidad en patio y accesos al CEIP Urkitza de Bakio y el expediente de contratación. Tras su...

EL CONTRATO DE OBRA EN LA NUEVA LEY DE CONTRATOS DEL SECTOR PÚBLICO. Novedades desde un enfoque práctico

La nueva Ley de contratos del sector público entrará en vigor el próximo 9 de marzo y contiene importantes novedades en materia de licitación pública. En el presente encuentro abordaremos, desde óptica eminentemente práctica y centrada en el contrato de obra, la nueva...
Bakio paraliza licitación de obra en CEIP Urkitza

Bakio paraliza licitación de obra en CEIP Urkitza

Tras la presentación por Ascobi de un escrito de alegaciones. El Ayuntamiento de Bakio aprobó el 31 de mayo el proyecto de ejecución de obras de mejora de accesibilidad en patio y accesos al CEIP Urkitza de Bakio y el expediente de contratación. Tras su...

Lizitazio publikoak

 

Lizitazioen arloan garatzen duten esku-hartzeen artean, Ascobiko zerbitzu juridikoek Elkarteak berak izenpetutako alegazio idatziak aurkezten dituzte administrazio publikoen aurrean, lehiaketetako baldintza agiriak aldatzeko eskatuz, horrelakoetan aplikatu beharreko agindu eta arauak urratzen dituztela iruditzen bazaio.

 

Oro har, emaitza onak lortzen ditugu; horrexegatik, bazkide diren enpresei dei egiten diegu, eskatutako enpresa sailkapenetan, ordainketa baldintzetan, eskulanaren kostuetan, aplikaziozko hitzarmenetan edo beste alderdi batzuetan gehiegizko baldintzak edo legearekin bat ez datozenak dituzten baldintza agiriak antzemanez gero horien berri eman diezaguten, Ascobitik guztien izenean esku har dezagun, hala badagokio.

Bereziki aipatzekoak dira zenbait proiektu, bolumenari begira kopuru nabarmeneko partida ekonomikoak dituztenak eta prezioak merkatukoak baino nabarmenki merkeagoak dituztenak. Horrelakoetan ere, jakinarazi Elkarteari, dagokion administraziori helaraz diezaiogun kexa.

Enpresa sailkapena

 

500.000 €-ko edo gehiagoko balio zenbatetsia duten obra kontratuen kasuan, ezinbesteko baldintza da enpresaria behar bezala sailkatuta egotea botere esleitzaileen obra kontratista gisa.

 

Garai batean, administrazio publikoen kontratuei bakarrik aplikatzen zitzaien baldintza hori, eta horrek areagotu egiten du enpresa sailkapen egokia edukitzeko beharra.

Horrez gainera, 500.000 € baino gutxiagoko balio zenbatetsia duten obra kontratuetan, non sailkapena ez den nahitaezkoa eta ahalmena kaudimen baldintzen arabera zehazten den, kaudimen hori sailkapen baliokidearekin ordeztu daiteke.
Enpresen sailkapena Eusko Jaurlaritzaren Sailkapen Batzordeak eman dezake, non Ascobik hitza baduen baina botorik ez; sailkapen hori balioduna da euskal administrazio publikoekin eta euskal botere esleitzaileekin egindako kontratu publiko guztietarako. Estatuko Kontsulta Batzordeak ere eman dezake sailkapena, eta hori balioduna da Estatuko administrazio publiko eta botere esleitzaile guztietarako. Azken hori lortzeko, Kontratistaren Laguntzarako Bulegoaren bidez izapidetzea gomendatzen dugu; bulego hori Ascobi-Bieba kidetzat duen Eraikuntzaren Konfederazio Nazionalaren baitan dago.

Lege berriak dio ezingo direla aldi berean eduki Estatuko Batzordeak edo Autonomia Erkidegoko Batzordeak emandako hainbat sailkapen, talde edo azpitalde jakin batean kategoria desberdina baldin badute. Gai hori aurrerago aztertuko dugu sakonago, “Aintzat hartu beharreko informazioa” atalean.

Bidali zure kontsulta

Atal honi buruzko kontsulta edo iruzkinen bat bidal diezagukezu

Bidali kontsulta

Nuevo campo

Nuevo campo

Ohiko galderak

Hemen dituzu enpresek maiz egiten dizkiguten galdera batzuen erantzunak:

Eduki daitezke sailkapen desberdinak erakunde jaulkitzailearen arabera?

9/2017 Legeak dio ezin direla aldi berean eduki Estatuko Batzordeak edo Autonomia Erkidegoko Batzordeak emandako hainbat sailkapen, talde edo azpitalde jakin batean kategoria desberdina baldin badute, eta jarraian adierazten du erregelamendu bidez beharrezko mekanismoak egituratuko direla indarreko sailkapen kontraesanezkoak saihesteko.
Estatuko Kontratazio Publikoko Kontsulta Batzordeak Eusko Jaurlaritzak eskatuta emandako erantzunetik (4/18 espedientea), honako hau ondoriozta daiteke:
1.- Desberdintasunak kategorietan bakarrik du eragina.
2.- Ez da beharrezkoa erregelamendua gara dadin itxarotea legezko agindu horren edukia aplikatzeko. Iritzi hori eztabaidagarri samarra da.
3.- Enpresa batek administrazio publiko batek (Estatukoa edo Autonomia Erkidegokoa) emandako sailkapen bat badu eta goragoko beste sailkapen bat eskatzen badio beste batzorde sailkatzaile eskumendun bati, eskaera hori automatikoki ukatuko da, ez duelako errespetatzen Legearen 80. artikuluan ezarrita dagoena.
Puntu horretan sakonduz, Batzordeak aurreikus zitekeen zerbait eransten du: araua aplikatzeak berekin ekar dezakeela zailtasun praktikoren bat edo beste; izan ere, enpresa batek goragoko sailkapen bat lortu nahi badu, une horretan duen sailkapena eman zion erakunde berari eskatu behar dio lehenengo. Egoera hori ez da hain nekeza Estatuari eskatu behar badio, Estatuko Kontratazio Publikoko Kontsulta Batzordeak emandako sailkapenak ondorio orokorrak baititu kontratazio organo guztien aurrean; baina, aitzitik, arazoak sortzen dira aurretik duen sailkapena Autonomia Erkidego batek emana bada, kasu horretan enpresak ez baitu bi aldiz eskatzea beste erremediorik (lehenengo Autonomia Erkidegoaren aurrean eta ondoren Estatuaren aurrean, kalitate berean), edo lehenengo sailkapenari uko egitea, Estatuaren edo beste Autonomia Erkidego baten aurrean eskatzeko dagokion sailkapena.
Arau hori ez zaie aplikatzen, noski, sailkapenak emateko eskumena duen administrazio publiko batek bakarrik emandako sailkapena duten enpresei.

Nola sailkatzen dira ABEEak?

Aldi baterako enpresa elkarteen sailkapenean ABEEa osatzen duten enpresen ezaugarriak metatzen dira. Baina metaketa hori egin ahal izateko, beharrezkoa da enpresa guztiak aurretiaz sailkatuta egotea obrako enpresa kontratista gisa. Irizpide hauek aplikatuko dira:

  • Lizitazio baterako azpitalde jakin batean sailkatuta egon behar bada eta aldi baterako elkarteko kide bat azpitalde horretan sailkatuta badago, eskatzen den kategoriarekin edo goragokoarekin, aldi baterako elkarteak eskatutako sailkapena izango du.
  • Lizitazio baterako zenbait azpitaldetan sailkatuta egon behar bada eta aldi baterako enpresa elkarteko kideak indibidualki sailkatuta badaude azpitalde desberdin horietan, aldi baterako elkarteak azpitalde guztietan lortuko du sailkapena, banaka dituzten gehieneko kategoriekin.
  • Hainbat talde edo azpitalde eskatzen badira eta elkarteko enpresa bat baino gehiago talde edo azpitalde berean sailkatuta badaude, aldi baterako elkarteak talde edo azpitalde horretan lortuko duen kategoria honako hau izango da: enpresetako bakoitzak talde edo azpitalde horretan dituen kategorien tarteen batezbesteko balioen (BB) baturari dagokiona, baldin eta gutxienez %20ko partaidetza badute aldi baterako elkartean.
  • Kategorien batezbesteko balioa (BB) kalkulatzeko, formula hau aplikatuko da: beheko muga + goiko muga, zati bi.
  • Enpresetako batek %20koa baino partaidetza txikiagoa badu, kategoriaren tartearen batezbesteko balioari bere partaidetza ehunekoaren berdina den koefiziente murriztaile bat aplikatuko zaio egikaritze horretan, eta 20z zatituko da. Helburu horietarako, azpitaldeari aplika dakiokeen gehienezko kategoriaren kasuan, tartearen batezbesteko balioa kalkulatzeko horren gehienezko balioa gutxieneko balioaren bikoitza dela ulertuko da.
Obrako kontratuen kaudimen teknikoa: egiaztatu beharreko esperientzia

Kaudimen teknikorako, Legearen 88. artikuluak honako hau ezartzen du egiaztapenerako bidetzat: azken bost urteetan egikaritutako obren zerrenda. Epe hori luzatu egin ahal izango da gaitasun maila egokia bermatu behar bada. Bost urteko epe hori bera hartu behar da kontuan sailkapen espedientean kaudimen teknikorako? Ezezkoa ondoriozta daiteke, sailkapenerako Legeak erregelamenduz ezarritako irizpideak aipatzen baititu, eta horien arabera oraingoz, eta aldatu ezean, epe hori hamar urtekoa baita.

Sailkapenaren erabilgarritasuna obra txikietan

500.000 €-tik beherako balio zenbatetsia duten obra kontratuetan, enpresariak bi modutan egiazta dezake bere kaudimena: a) lizitazioan kaudimena egiaztatzeko eskatzen zaion dokumentazioa aurkeztuta; edo b) lizitazioaren dokumentazioan alternatiba gisa jasota dagoen enpresa sailkapena aurkeztuta.

Kontratu txikiak: kontrataziorako muga berria

Legeak dioenez, espedientean justifikatu egin behar da kontratistak ez dituela izenpetu beste kontratu txiki batzuk, bakarka edo guztiek batera 40.000 eta 15.000 euroak gainditzen dituztenak obrako kontratuetan eta zerbitzu kontratuetan, hurrenez hurren. Nola interpretatu behar da hori?
Estatuko Kontsulta Batzordearen iritziz, ez dago jasota kontratista berarekin kontratu txikiak egiteko mugarik, baldin eta kontratu horiek xedetzat dituzten zerbitzuak kualitatiboki desberdinak badira eta ez badute unitate bat osatzen. Dena den, muga horrek urtebete iraungo du.
Euskadiko Batzordearen iritziz, aldi horrek urtebete edo aurrekontu ekitaldi bat iraun behar du, eta mota bereko kontratuei bakarrik eragiten die. Adibidez, obrako kontratuak eta zerbitzu kontratuak.

Pin It on Pinterest

Share This