ASCOBI – BIEBA
Nor gara?
Bizkaiko Etxegileen eta Higiezin Sustatzaileen Elkartea enpresa elkarte independente bat da, eta Bizkaiko Lurralde Historikoko eraikuntza sektoreko eta higiezinen sustapen sektoreko enpresa nagusiak biltzen ditu bere baitan.
Ascobi-Bieba 1977an jaio zen, eta honako hauek dira bere helburuak:
Bazkideen legezko interesak babestea, haien jarduera profesionalei dagokienez.
Bazkide guztiei interesa dakizkiekeen zerbitzuak sortu eta mantentzea, eraikuntzarekin zerikusia dutenak, hala nola informazioko zerbitzuak, dokumentaziokoak, aholkularitzakoak, prestakuntzakoak, kudeaketakoak, azterlan teknikoekin lotuak eta lan arokoak.
Erakunde publiko zein pribatuekin harremanak izatea, garatzea eta sustatzea, eraikuntza sektorearen mesedetan.
Botere publikoei aurkeztea bazkideen ekimenak, erreklamazioak eta asmoak, orokorrak izanik eragina dutenak eraikuntza sektorean eta higiezinen sustapen sektorean.
Gure zerbitzuak
Lan arloa
Bazkide guztien eskura dugu laneko arlo juridikorako aholkularitza zerbitzu bat, berezkoa eta doakoa.
Horrez gainera, Ascobi, sektoreko elkarte nagusia Bizkaian, hitzarmenaren negoziazio mahaiko kidea da, baita haren Batzorde Paritariokoa ere; organo hori arduratzen da hitzarmenaren interpretazioaz, arbitrajeaz, kontziliazioaz eta zaintzaz.
Prestakuntza
Ascobik prestakuntzarako dituen instalazioetan eraikuntzako langileentzako ikastaroak eskaintzen dira, honako hauek, besteak beste: Dorre garabiko operadorea (garabilari baimena), Hondeamakina/dumper operadorea, Aldamio muntatzailea, etab.
Birgaikuntza
Bieba Bizkaiko birgaikuntzaren markari esker, enpresa serio eta profesionalak etxebizitzak birgaitzeko merkatuan behar bezala desberdindu daitezen lortu nahi dugu. Horretarako, webgune espezifiko bat sortu dugu: bieba.info.
ASCOBI txostena
Bizkaiko eta Euskal Herriko eraikuntza sektorearen eta higiezinen sustapen sektorearen koiunturari buruzko urteko dokumentua, lizitazio publikoari, etxebizitza eraikuntzari, enpleguari, lan ezbeharren kopuruari eta higiezinen merkatuari buruzko datuak biltzen dituena.
Dirulaguntza publikoak
Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzko abenduaren 9ko 19/2013 Legearen arabera, Ascobik jasotako dirulaguntza publikoen zerrenda argitaratu genuen.
Prebentzioa
Prebentzioarekin konprometituta, Beitu Prebentzio Zerbitzu Mankomunatua sortu genuen, Bizkaiko sektoreko enpresentzat, eta, horrez gainera, hainbat ekimen eta ekintza garatu ditugu prebentzioaren kulturaren hedapen eta sentsibilizaziorako, hala nola AVISOS programa.
Kontratazio publikoa
Bazkide diren enpresei aholku ematen diegu lizitazio publikoen gainean eta enpresa sailkapenen kudeaketari buruz.
Higiezinen sustapena
Bizkaiko sustapen sektorea ordezkatzen dugu arloan eskumena duten botere publikoen aurrean, eta Bizkaiko higiezinen merkatuaren bilakaerari buruzko txostenak egiten ditugu.
Enpresa kolaboratzaileak
Ascobik hainbat enpresa kolaboratzaile ditu, aitzindariak direnak beren jardun eremuetan; zerbitzuak eta produktuak eskaintzen dizkiete Ascobiko enpresei baldintza onuragarrietan.
ASCOBIrekin lotura duten erakundeak
ASCOBI Bizkaiko eraikuntza sektorea ordezkatzen duen enpresa elkarte independentea da, eta, era berean, enpresa erakunde hauetan parte hartzen du eta sartuta dago bazkide gisa:
- Cebek, Bizkaiko Enpresarien Konfederazioa.
- CNC, Eraikuntzaren Konfederazio Nazionala.
- Eraikune, Euskadiko Eraikuntza Klusterra.
- Ascobik Euskadiko Eraikuntzaren Lan Fundazioan parte hartzen du, patrono gisa.
Gure instalazioak
Bilbon dugu egoitza, Jesusen Bihotza plazako 5. zenbakiko 6. solairuan. Bazkideek gure instalazioak erabil ditzakete, bilerak, prestakuntza saioak eta bestelako jarduerak egiteko.
Areto nagusia
Batzar aretoa
Bulegoak
Nor izan daiteke bazkide?
Ascobi-Biebako bazkide izan daitezke Bizkaian kokatuta dauden edo bertan languneak dituzten enpresa taldeak, enpresak eta bakarkako enpresaburuak, jardueratzat dutenak higiezinen sustapena, obra zibil edo publikoaren sustapen-eraikuntza eta eraikuntza, edo eraikuntzaren sektorearekin zerikusia duen beste edozein jarduera.
Bazkide izateko eskaera formalizatzeko, izena emateko buletina aurkeztu behar da, behar bezala beteta.
Ascobi-Biebako bazkide izateak onurak dakarzkio sektoreko enpresa orori, eta gainera oso erraza da. Kontsultatu bazkide kuotak.
2024ko kuotak
A multzoa:
1.810 €
- 0 – 3 milioi € *
B multzoa:
2.715 €
- 3 – 10 milioi € *
C multzoa:
3.617 €
- 10 50 milioi € *
D multzoa:
5.425 €
- 50 milioi €-tik gora*
* Enpresaren urteko fakturazioa
Izena emateko buletina
Izena emateko, bete inprimaki hau, eta bidali.