|
Sektoreko enpresei Etorkizuna EPSVrekin lotutako gai guztietan laguntzen jarraitzeko asmoz, eta enpresa-ekarpenak langile guztien alde egiteko betebeharra zabaldu zenetik ia urtebete igaro den honetan, ASCOBIk egokitzat jotzen du Bizkaiko eraikuntza-sektoreko enpleguko EPSVri buruzko beste informazio-topaketa bat antolatzea.
Gaur egun, sektoreko enpresen kontsultak jasotzen jarraitzen dugu, bai EPSVren funtzionamenduari eta kudeaketari buruzkoak, bai ekarpenen zerga-tratamenduari eta Gizarte Segurantzako kotizazioan duten eraginari buruzkoak. Gai horiek garrantzi berezia dute 2025aren amaieran Bizkaiko zerga-araudian enpleguko EPSVen arloan sartutako berritasunen ondorioz.
Oraingo honetan, Kutxabankeko arduradunek parte hartuko dute berriro. Etorkizuna EPSVren kudeaketa, enpresek dagozkien izapideak egiteko erabiltzen duten web-plataformaren funtzionamendua eta enpresentzako zein langileentzako webgune berri bat laster ezartzeari buruzko berritasunak azalduko dizkigute zuzenean.
Era berean, Martín Abogados abokatu-bulegoko profesionalek parte hartuko dute, enpresa-ekarpenen zerga-tratamenduarekin eta ekarpen horiek Gizarte Segurantzako kotizazioan duten eraginarekin lotutako gaiak aztertzeko.
Topaketak aukera emango die, halaber, enpresei EPSVren kudeaketan sortu zaizkien zalantzak eta galderak hizlariei zuzenean helarazteko.
Jardunaldi hau Eraikuntzaren Lan Fundazioaren (FLC) Construyendo Empleo 2026 proiektuaren barruan antolatu da. Proiektuaren helburua eraikuntza-sektoreko enplegua hobetzen laguntzea da, profesional berriak erakartzea sustatuz eta sektoreko enpresek gaur egun dituzten langile-beharrei erantzunez.
|