PRIBATUTASUN POLITIKA
1. Enpresaren datuak
Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legearen 10. artikulua betez, jarraian adierazita daude enpresaren identifikazio datuak:
- Izen soziala: ASOCIACIÓN DE CONSTRUCTORES Y PROMOTORES DE BIZKAIA (ASCOBI-BIEBA).
- IFK: G48099774.
- Helbide soziala: Jesusen Bihotza plaza, 5. zk., 6. solairua, Bilbo (Bizkaia).
- Euskadiko Elkarteen Erregistro Orokorrean inskribatua.
- Telefonoa: 944272077
2. Jabetza intelektuala
Webgune honetako iturri kodea, diseinu grafikoak, irudiak, argazkiak, soinuak, animazioak, softwarea, testuak, informazioa eta edukiak jabetza intelektual eta industrialeko eskubideei buruzko Espainiako legediak babesten ditu, ASCOBI-BIEBAren alde, eta debekatuta dago webgunea osorik edo partzialki erreproduzitzea edo/eta argitaratzea, hura informatikoki erabiltzea, banatzea, hedatzea, aldatzea, eraldatzea edo deskonpilatzea eta legez titularrari aitortutako beste edozein eskubide baliatzea, ASCOBI-BIEBAk aldez aurretik eta idatziz baimena eman ezean.
Erabiltzaileak erabilera pertsonal eta pribaturako bakarrik erabil dezake webgune honetan ageri den materiala, eta debekatuta du merkataritza helburuetarako edo legez kontrako jardueretarako erabiltzea. Jabetza intelektualetik eratorritako eskubide guztiak ASCOBI-BIEBArenak dira.
ASCOBI-BIEBAk aurreko baldintza horiek guztiak betetzen direla zainduko du, eta bere webguneetako edukiak behar bezala erabiliko direla, eta dagozkion ekintza zibil eta penal guztiak baliatuko ditu erabiltzaileak eskubide horiek urratzen baditu edo betetzen ez baditu.
3. Datu pertsonalak babestea
ASCOBI-BIEBAren pribatutasun politika:
Webgune hau erabiltzen duzun bakoitzean unean-unean indarrean dagoen Pribatutasun Politikaren mende egongo zara, eta testu hori berrikusi beharko duzu, ados zaudela egiaztatzeko.
Emango dizkiguzun datu pertsonalak ASCOBI-BIEBAren ardurapeko fitxategietan sartuko dira. Honako hauek dira fitxategi horien helburuak:
- Elkarteak sustatzen dituen prestakuntza edo aholkularitza zerbitzuak garatu, bete eta gauzatzea.
- Aurkezten dizkiguzun eskaera guztiei erantzutea.
- ASCOBI-BIEBAk bazkide dituen enpresei eskaintzen dizkien zerbitzuen berri ematea.
ASCOBI-BIEBAk, helbidea Bizkaian duenak, Bilboko Jesusen Bihotza plazako 5. enbakiko 6. solairuan, datuen erabileraren erantzule denez, hitzematen du zure informazio pertsonalaren konfidentzialtasuna errespetatuko duela.
Zure datuak ez zaizkio beste ezein erakunderi lagako, zuk aurretiaz baimenik eman ezean.
Eskubidea duzu datuak eskuratzeko, zuzentzeko, horien erabilera mugatzeko, ezabatzeko, eramateko, ezeztatzeko eta emandako baimena baliogabetzeko; eskubide horietakoren bat erabili nahi baduzu, bidali idatzi bat, NANaren kopia bat erantsita, aurretik aipatu dugun helbidera edo helbide elektroniko honetara: ascobi@ascobi.com.
Zure eskubideei erantzuten ez badiete, erreklamazioa aurkeztu ahal izango diozu Datuak Babesteko Espainiako Agentziari.
4. Beste batzuk
A.- Cookieak:
Zure ordenagailuari buruzko informazioa bildu dezakegu, IP helbidea, sistema eragilea eta nabigatzaile mota barne, hala badagokio, sistemaren administraziorako. Gure webgunean nabigatzeko moduari buruzko datu estatistikoak dira.
Arrazoi beragatik, Interneten egiten duzun erabilera orokorrari buruzko informazioa lor dezakegu, zure ordenagailuaren disko gogorrean biltegiratzen den Cookie artxibo baten bidez. Cookiek zure ordenagailuko disko gogorrera transferitzen den informazioa dute.
Cookiei esker, gure webgunea hobe dezakegu, eta zerbitzu hobea eta pertsonalizatuagoa eskaini. Zehazki, honako hauek ahalbidetzen dizkigute:
- Zenbakiei eta erabilera ereduei buruzko estimazio bat egitea.
- Zure lehentasunei buruzko informazioa biltegiratzea eta gure webgunea zure interesen arabera pertsonalizatzea.
- Zure bilaketak bizkortzea.
- Gure webgunera itzultzen zarenean nor zaren antzematea.
Uko egin diezaiokezu Cookieak onartzeari, zure nabigatzailean Cookieak baztertzeko aukera ematen duen konfigurazioa aktibatuz. Baina konfigurazio hori aukeratzen baduzu, agian ezingo zara iritsi webguneko atal jakin batzuetara, edo ezingo duzu erabili gure zerbitzuetakoren bat. Zure nabigatzailearen konfigurazioa Cookiei uko egiteko doitu ezean, gure sistemak Cookieak sortuko ditu gure webgunera konektatzen zarenean.
B.- ASCOBI-BIEBAk aldez aurretik ohartarazi gabe aldatu ahal izango du bere webguneko informazioa, baita haren konfigurazioa eta aurkezpena ere.
C.- ASCOBI-BIEBAk ez du bere gain hartuko erabiltzaileak webgune honetara sartzean edo/eta bertan dauden informazioak erabiltzean egin dezakeen ezein arau hausteren erantzukizuna.
D.- ASCOBI-BIEBAk ez du bere gain hartuko webgune honetako informazioa, edukiak eta programak erabiltzean gertatu den edo gerta daitekeen ezein kalteren erantzukizuna, edozein dela ere kaltearen izaera. Erabiltzaileari webgune honetatik hirugarrenek eskainitako zerbitzuetara sartzeko aukera ematen dioten estekak (linkak) eta hipertestua ez dira ASCOBI-BIEBAren jabetzakoak, eta ez daude haren kontrolpean; Erakundeak ez du bere gain hartuko esteka horietako informazioaren erantzukizuna, ezta informazio horretatik erator daitekeen ezein ondoriorena ere.
E.- Ez da ASCOBI- BIEBAren erantzukizuna izango hirugarrenek legez kanpoko erabileretarako baliatzea erakundearen jabetzakoak izan ez arren webgunean agertzen diren marka izenak, produktu izenak eta marka komertzialak. Halaber, ez da haren ardura izango webgunetik sarbidea duten esteketako edukien zuzentasuna, egiazkotasuna eta zilegitasuna.
F.- Azken batean, erabiltzailea da webgune honetako zerbitzuen, edukien, esteken (linkak) eta hipertestuen erabileraren erantzule bakarra.